XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esan zion bere gogoa Antonio Berrotaran-go arotz eta artista abillari - ain da abilla arotz zurgin edo artista au, non; bein ekustearekin beste gabe, ikasi du ezkillak egiten, eta onek egiñaz dira.

Uriko Elizako aundiena eta bi chikiak.

Guadalupeko biak.

Irungo bat eta Ernani-ko beste bat.

Da gison bat gauza askotarako gai dana, da ezkutaturik dagoan arri baliosa bezela " eta laster onek billatu zuan ARRIESTUETA deritzayon Jaizkibel-mendiko arrobian nai zuan bezelako arrigalant bat, zeñak zeuzkan luze-eran ogeita bost oñ ta erdi eta bere pisua zan guchienez berreun kintalekoa.

Eraman bear zan zegoan lekutik iru milla kanaz urrutiagora eta arri puska ura andik ateratzeko bildu ziran eun da berrogei ta amar gizon eta ogei ta bost idi pare.

Lenengo egeunean erabilli zuten-milla kanan bezela, eta irugarrenean ekarri zuten, jarri bear zan lekuraño.

Andic amar egunera atera ziran beste bi arri, bata amabost oñekoa gurutziaren besoak egiteko, eta bestea zazpi ta erdikoa gañerako.

Asko da jakitea, gurutze onek dauzkala berrogei ta bi oñ eta erdi peañaren ondotik asi eta bururaño, Peañak dauzka bost malla inguru guzian eta malla oetan egon ditezke jarririk eun ta ogei gizon alkar asko estutu gabe.

Gurutze au ekustean, lan oetan adituak direnak, esan izan dute mirariturik ¡bada norbait alderdi geyago gabe, arripisu ori chuti jarri duana!.

Gurutze onen oñetik, edo bere inguruetatik ekusten dira Españiako iru probinzi, Gipuzkoa, Bizcaya eta Naparroa, eta Pranziako lau, Basses-pirines, Landes, Gironde eta Gers.

Gurutze au dago Gipuzkoako lekurik zoragarrienean, emendik ekusten dira san dituan probinziaz gañera, arkaitz, mendi baso eta oyanak, agiri dira zelay-soro, ibar eta sagasti mardulak, agiri dira Uri, Erri eta borda uso churiak diruditenak arbol tartean, agiri dira burni bide, Irun eta Endayaco Estazioak, agiri dira Burdeosko munu, Bayonako barra, Biarritz-ko erri, Sokoa-ko gaztelu, Ondarrabi eta Endayko portu eta Mr. Abadiren jauregi galanta, ` agiri dira ichaso zabal, Bidaso-ibai eta errecacho garbiak, agiri da Justiz aomen aundikoa, lotsatua bezela chara-tartean, agiri da Guadalupeko Elizachoa bere dorre alayarekin, agiri da gure uri noble, leyal errutsu eta beti piela bere murru auratuakin, agiri da... baña bukatu dezadan zer agui dan, Aita Aranak gurutze onen peañan escrita zegoala kompondu zituan bi itz neurtu ooekin.